Ezbeharra 4:15ak aldera gertatu da eta, oraindik argiturik ez dauden arrazoiengatik, Madrilgo matrikuladun Audi A4 autoak eta Valentziako matrikuladun Scania markako kamioiak talka egin dute, lehenengo ibilgailuko gidaria bestearen azpian geratuz.
Istripua izan den lekura joan dira Ertzaintza, anbultantziak eta suhiltzaileak. Hala ere, ezin izan dute ezertxo ere egin Sopelako gizonaren bizia salbatzeko. Ikerketa abian jarri dute gertaeraren arrazoiak argitzeko.