"Olntzrori SMS-a" lehiaketa antolatu du Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 10a, 20:04

Egunero ohikoak diren esparruetan euskararen erabilera sustatzeko asmoz, SMS bitartez Olentzerori mezuak bidaltzeko lehiaketa antolatu du Egizuk. Parte hartu nahi duten guztiek abenduaren 19ra arte edukiko dute horretarako aukera, 605 739 916 telefono zenbakira bidaliz edota egizu@euskalerria.org e-posta bidez.

Mezuak euskaraz izan behar dute, noski, jatorrizkoak eta pertsona bakoitzak bakarra bidal dezakeela. Horrekin batera, igorlearen izena eta telefono zenbakia ere agertu beharko dira. Epamahaiari dagokionez, Jose Antonio Agirre, Lauaxeta AEK eta Getxoko Udal Euskaltegiko kideek, Bizarra Lepoan euskara elkarteko ordezkariek eta Euskara Zerbitzuko teknikariak erabakiko dute nor saritu. Ezusteko saria eskuratuko du horrek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun