Sentimenduz beteriko hitzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 10a, 20:39
Laugarren urtez jarraian, Maitasun Gutunen Lehiaketa antolatu du Leioako Kultur Aretoak. 2005eko urtarrilaren 21era arte egongo da idazlanak aurkezteko epea, Pinueta Kultur Aretoan eta Kultur Leioan. Parte hartzaileak kategoria ezberdinetan banatuko dira adinaren arabera, eta 240 euroko saria eskuratuko dute irabazleek.
Sentimendu adierazpenak eta originaltasunaz gain, kaligrafia, aurkezpena, paperaren kolorea, ehundura eta usaina baloratuko dira irabazlea aukeratzeko orduan. Ohitura zaharrak berreskuratzeko asmoz jaio zen sentimenduak eta gutunaren generoa uztartzen dituen lehiaketa. Are gehiago, sentimenduen komunikazioa bultzatu nahi du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun