Igande honetan (abenduak 12) ospatuko da Boulevard-ean, Aketxe eta Errekalde plazetan Leioako Nekazal eta Abeltzaintza Azokaren XVII. edizioa. Besteak beste, baserriko produktuak eta ganadua ikusteko aukera egongo da: behiak, idiak, ahuntzak, zaldiak, astoak, euskal txerriak, oreinak, oiloak, txoriak, ahateak... Baita bertoko produktuak dastatzeko aukera ere: patea, txerrikiak, ogia, eztia, ortukariak, gaztaia... txakolinez zein sagardoz ondo bustita.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!