Asteartean joan nintzen, bazkalorduan, eta behintzat zerbait ikusi zitekeen. Hainbeste urte eta gero azkenean ikasi dut zein den ordurik onena Landakoko pasilloetan barna ibiltzeko.
Batzuk zerrenda eginda joaten gara azokara: Seaskako egutegia, Berriako agenda, Gotzon Barandiaranena, Sarriren azkena... Uste dut guztiok ibiltzen garela antzera, aurreko egunetan egunkarietako gehigarriak irakurtzen eta zerrenda hainbat eta hainbat libururekin osatzen. Aurten nire zerrendan, liburu berezi bat sartu dut: Ataramiñe´04.
Ziuraski ezagun, lagun edo familiakoren bat edukiko duzue espetxeratua edota noiz ez dugu kartzelatik gutun bat jaso? Horixe da Ataramiñe, gure presoek idazten dituzten gutunak, olerkiak, bertsoak, narrazioak... Ziegan denbora asko eman beharra dago. Egonaldi horietan hausnarketa da nagusi, eta paper zurietan izkiriatzen dituzte kartzela barruko sentsazioak, kideekin edukitako elkarrizketak, eta abar luze bat.
Kartzelako idazlea, nolabait esateko, Joseba Sarrionandia izan da. Berari esker heldu zaizkigu kartzela barruan idatzitako olerki eta narrazioak. Espetxeratua izan baino lehen Zeruko Argian eta beste hainbat aldizkari zein egunkaritan kolaboratzen zuen. Baina guztiak ez dira idazleak. Ziuraski kartzeleratuak izan baino lehen ez zeukaten asmorik idazteko edota liburu bat argitaratzeko. Bai irakurle, gure presoak artista hutsak dira eta kartzelan literatur sormena puri-purian dago.
Orriak pasatu ahala, batzutan negar egingo duzu, bestetan barre, gauza ugari birgogoratuko dituzu. Sentiberatasunez betetako liburua duda izpirik gabe. Denok irakurri beharko genukeena, jakiteko zer nolako egoeran dauden Euskal Herritik ehundaka kilometroetara daudenak.
Gure herrikideek ere parte hartu dute liburuan: Galder Bilbao Txapi, Angel Figueroa eta Iñaki Gonzalo Kitxu:
2004ko Ataramiñe izan dadila azkena eta ia datorren Gabonetan gure presoak beraien etxeetan dauden.
Euskal Presoak Euskal Herrira!
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!