Euskal imaginarioa ezagutu, arakatu, landu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 13a, 14:01

Honen bidez hurrengo abenduaren 20tik 22ra GITE-IPESen egoitzan eskainiko den ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Oraingo honetan euskal imaginarioa jorratuko dugu, hasi neolitikotik eta gaur egungo ohiturak eta euskara ere jorratuko ditugu. Horretarako Josu Naberan ikertzaile laguna etorriko zaigu, aski ezaguna "Sugearen Iraultza" edota "Euskaldunon Ilargi egutegia" lanengatik.

Atxikituta triptikoa doakizue. Izena emateko ipes.bilbao@euskalnet.net e-posta erabili edota 94 479 04 30 telefono zenbakian izango gaituzue. Izen ematea doakoa da.

triptikoa (PDF formatoan)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun