Bihar egingo du Berbots euskara elkarteak ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 13a, 18:49
Erandioko euskaltzaleek bilera izango dute bihar Berbots Erandion Euskaraz taldearen egoitzan. Elkartearen aurreko batzarrean erabaki zuten legez, iluntzeko 7:30ean hasiko da bilkura. Besteak beste, ostiralean egingo den bertso-jira eta larunbateko ipuin kontalariaren saioak direla-eta egin beharreko azken ikutuez eta gazteak eta euskarari buruzko proiektuaz mintzatuko da.
Bileran egoterik ez duenak taldeko webgunean irakur ahal izango du batzarraren akta, baita proposamenak e-postaz bidali.

Harremanetarako:

berbotserandio@telepolis.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun