Ekimen honen bigarren edizioa da; joan den urtean Itzubaltzeta / Erromoko San Jose elizan burutu zen, eta urtero egin nahi da Gabon-gauaren aurreko larunbatean, antolatzaileek gaur iragarri dutenez.
Ondarreta Abesbatza 1967an sortu zen; gaur egun 45 kide dituen ahots mistoen abesbatza da. Manuel Torre da bere zuzendaria 1997. urtetik. Bestalde, Ondarreta Ganbera Orkestra 12 musikari gazte profesionalek osatzen dute; beren irakaskuntza-lana kontserbatorietan eta musika-eskoletan tartekatzen dute euskal orkestra ezberdinetan egiten duten partaidetzarekin.
Urte honetako kontzertuan, Ondarreta Orkestraz eta Abesbatzaz gainera, bakarlari musikalak eta errezitatzaileak ere arituko dira, Dickens, Lopez de Vega eta Gongoraren testuekin hasiko dituztenak emanaldiaren lau zatiak.
Halaber, mundu osoko gabon-kanten aukeraketa bat interpretatuko dute, euskal kantuak eta euskarazkoak berreskuratuz, "euskal errepertorio tradizional handian sar daitezkeen Gabon-kanta berrien sorkuntza bultzatuz".