Azokak iraun duen hiru egunetan zehar salmentak handiak izan direla adierazi dute antolatzaileek, bereziki erakusguneen aniztasunari esker, aurten ehuneko 10 igo baita aipatu guneen kopurua. Gainera, Glenat, Saure, Recerca edo Astiberri bezalako argitaletxeek beren berritasunak aurkeztu dituzte, publikoaren harrera bikaina jasoz.
Zaletuek gehien espero zuten unea, ordea, sektoreko autore ospetsuekin izandako topaketak izan ziren. Horrela, Peter Gross, Mike Carey, Bryan Talbot, Carlos Gimenez, Max, Bernet, Oscar Nebreda, J.L. Martin, Carla Berrocal, Victor Santos, Andres G. Leiva, Pau, Olga Carmona eta Kenny Ruiz igaro dira Getxotik, besteak beste.
Erakusketek ere toki garrantzitsua izan dute aurtengo edizioan. Horrela, mangari eta anime zineari dedikaturiko "Made in Japan", "Star Wars" eta Max marrazkilariaren ibilbideari eskainitako erakusketa izan dira bisitatuenak.