Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzetako gazteria harro!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 18:29

Oraindino askoren buruetan (porrazo baten ondorioz ireki ziotenari ziur) itsatsita bezala egongo dira Itzubaltzeta gaztetxearen desalojo egunaren irudi bortitz horiek, non lan eta izerdi handiz sorturiko proiektua, berea zena, tinkotasun eta duintasun osoz defendatzen zuen gazte talde batek poliziaren irain, mehatxu eta kolpeak jasan behar izan zituen. Lau hilabetez herriko benetako gazte alternatiba aske eta askatzailea bihurtu genuen hori, lau hilabetez herriko gazteriak pairaturiko inkomunikaziozko paretak apurtzeko mailu ezin hobe hori espekulazioaren hondeamakinak eraitsi zuen.

Orain, bizilagunok memento horiek ahaztu ditugulakoan, mahai-azpitik bezala zigorrak datoz: zazpi gazte auzipetzea abenduaren 21-22rako. Biktima hutsak borrero bihurtu gaituzte kaputxa beltz eta egurrezko aizkora eskuetan jarriz. Baina herriko jendeak gu ezagutzen gaitu, ezagutzen du zer-nolako lana eta ilusio inbertsioa egin genuen eta egun egiten ari garen gaztetxe berriarekin. Irailaren 27an gertaturiko egia osoa jendeak badaki eta ez dakienari kontatuko diogu zuen desitxuratzeko makinaria bertan behera utziz.

Beste erasoak

Baina gure Getxo maitean, igogailuz Neguriko etxeetara heltzeko mendia zulatzen eta pixkanaka erailtzen den Getxoan, kirol portuan zabor-kulturaz itsasoa itotzen den Getxoan, instituzioen partetik gazteriarentzako alternatibarik ez duen Getxo zoragarri honetan, hau ez da eraso bakan bat izan. Algortako hainbat gazte okuparen auzia, Iturgaitzen aurrean Euskal herriko gazteriak jasaten dituen erasoak salatzen Itzubaltzetako hiru gazteren kontrako epaia, Algortako bizilaguna den Arkaitz Goikoetxea beste zazpi gazteren artean datorren astean epaituak eta hemendik gutxira eskualde honetako beste gazte askoren auzia Itzubaltzeta, Getxo, Uribe Kosta eta oro har, Euskal Herri osoko gazte mugimenduaren kontrako estrategiaren barnean sartzen dira eraso hauek guztiak. Gazte antolakuntzaz bideak sortzen gaudelako, inposaturiko bide faltsu horri alternatiba askatzaileak eskaintzen gaudelako eta hori da haien benetako buruhaustea.

Baina, oztopo guztien gainetik, errepresio eta inposizio ororen aurrean euskal gazteriak behin eta berriz erakutsi duen bezala, ez du etsiko eta ilusio eta tinkotasunez ekingo dio borrokari, independentziaren eta sozialismoaren aldeko borrokari. Horretarako, abenduaren 22an arratsaldeko 20:00etan Itzubaltzeta gaztetxeak Erromon egingo duen manifestaziora joateko deia egiten dugu, hemendik baita gure besarkadarik iraultzaileena epaituko dituzten zazpi kideei.

Informazio gehiago gai hauen inguruan:

Hamaika arrazoi gehiago gaztetxeen borrokan jarraitzeko - (2004 Aza 10)

Okupazioaren aldeko eguna ospatuko da larunbat honetan - (2004 Aza 09)

Gazteriak badauka biltzeko tokia: Itzubaltzeta Gaztetxea - Inazio Etxebarria 'Guzurti' - (2004 Aza 07)

Okupazioak eragozteko "ezer gutxi" egitea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk - (2004 Urr 07)

Itzubaltzeta gaztetxe berria zabaldu zuten larunbatean - (2004 Urr 04)

Auzoa irauliz, gaztetxearen defentsan dihardu gazteriak - Itziar Zunzunegi / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Urr 02)

"Agintekeria eta itxikeriaren" aurrean, ilusioz aurrera jarraitzeko animatu ditu gazteak Getxo Biziak - (2004 Urr 01)

Love and hate (Itzubaltzeta gaztetxeko jendeari) - Unai Garate / gidoigilea - (2004 Ira 30)

Iturgaitz iraintzeaz akusatutako gazteak fiskaliarekin akordio batera heldu dira - (2004 Ira 29)

Itzubaltzeta inoiz baino biziago - Unai Gorozika / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Ira 29)

Itzubaltzetako gazteen aurkako bortizkeria salatu du Askatasunak - (2004 Ira 29)

Algortan zein Areetan izandako istiluak Itzubaltzetako gazteei egotzi die Getxoko Udaltzaingoak - (2004 Ira 28)

Hedabideek arreta handia eskaini diote Itzubaltzeta gaztetxearen husteari - (2004 Ira 28)

Erromok gaztetxea aldarrikatu du kalean - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxekoen oharra - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxea botatzen ari dira - (2004 Ira 27)

Hiruna urteko kartzela eskatu dute beste horrenbeste Itzubaltzetako gazteentzat - (2004 Ira 24)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun