Irratia.com bueltan, eraldatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 18:57

Berriro gaituzu sarean, lagun, irratia.com Euskal Herriko lehenengo irrati digitalaren 2.0 bertsioa aurkezten. Azken aldi honetan denbora faltagatik ezin izan diogu behar bezalako arreta eskaini duela lau urte sortutako proiektuari. Hala ere, geldialdi luze honen ostean zirt edo zart egin behar eta, egindakoari bizkar eman barik zeozer ezberdina eta gure ahalmenaren neurrikoa egin behar genuela pentsatu dugu. Aurrerantzean irratia.com irrati-bitakora izango da. Entzun ere ahal izango da, baina, irratia.com irratsaio berri baten izena izango baita.

Webgune hau eta irratsaioa bata bestearen osagarri izango dira. Hemen agertuko dira, beste hainbat albiste interesgarriren artean, saioan jorratuko ditugun gaiak. Entzuleek, zuzenekoez gain, webgunearen bisitariek eta saioa geroago entzungo dutenek, iruzkinak egin ahal izango dituzte hemen. Sarearen bidez entzuteko eta chat-ean esku hartzeko ere hemendik sartuko gara.

Lehenengo saioa gaur arratsaldean

irratia.com irrati saioak gaur, abenduak 14, asteartearekin hasiko du bere emisioa, uhinetan ezezik byte-etan zuzeneko emanaldiarekin. Asteartero, 18:00etatik 19:00etara, Bilbo Hiria irratiaren uhinen zein Interneteko emisioaren bidez zuzenean igorriko dugu teknologia berriak hizpide izango dituen irratia.com irrati saioa.

Albisteak, elkarrizketak eta agenda teknofiloa jorratuko ditugu saioan, euskararentzat eta euskaldunontzat interesgarriak diren joera eta baliabide berrien gainean informatuz, gonbidatu eta kolaboratzaileekin iritziak trukatuz. Musikak ere izango du lekurik hemen, denetariko musika berri eta ona aurkituz.

Gure entzuleen iruzkinak eta galderak zuzenean jasotzeko, aldi bereko chat berriketa ere izango dugu irratsaioan, Indymedia EuskalHerria kanalean. Zuzenean entzuterik izan ez duenak, gainera, programak mp3 formatoan eskuratzeko aukera izango du gerora.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun