Getxoko Eskolako Agenda 21 Topagunea osatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 21:02

Larrañazubi ikastetxeko, Gobela ikastolako eta Aixerrota, Julio Caro Baroja eta Fadura institutuetako irakasle eta ikasleek, Getxoko Eskolako Agenda 21 Topagunea osatu dute gaur goizean udaletxeko batzar aretoan, Udaleko eta Eusko Jaularitzako Ingurugiro-hezkuntza unibertsitatez kanpoko hezkuntza-sisteman CEIDA ikastegietako ordezkariekin batera. Argazkian, Larrañazubi ikastetxea.

Fernando Burzaco Getxoko Ingurune zinegotziak adierazi duenez, "topagune hau lan tresna bat da -Tokiko Agenda 21 egitasmoan aurreikusita-. Bertan gure udalerrian ingurunea eta jasangarritasuna bultzatzeko beharrezkoak ikusten diren neurri guztiak eztabaidatu eta ezarriko dituzte eragile guztiek, prozesu jarraitu batean. Oraingo honetan, eskoletatik bertatik".

Getxoko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurune sailetako ordezkariekin batera, ikastetxe hauetako hezkuntza komunitateak aukeratuitako ikasgaia landuko da urtero. 2004-2005 ikasturtean "Energia" aukeratu dute, hiru ikuspuntuetatik lantzen dutena: hezkuntza curriculuma (ikasgelan bertan fitxak landuz), ikastetxeak (ekimen puntualak eginez), eta udalerria (egingo diren egitasmo ezberdinetan parte hartuz).

Getxoko Eskolako Agenda 21 Topagunea bertan parte hartzen interesatuta dagoen ikastetxe ororentzako zabalik dago.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun