Gabonetako "eredu kontsumista eta sexista" apurtzeko azoka izango da Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 21:15

Datorren astean Algortako Gazte Asanbladak eta Bilgune Feministak Gabonetako "eredu kontsumista eta sexista apurtu nahi duen ekimena" abiarazi dute. Astelehenean (abenduak 20) hasiko dute azoka. Nekane Juradoren hitzaldia izango da iluntzeko zazpitan; "Gabonetako joera kontsumista eta sexista" izango du hizpide. Villamonteko Kultur Etxean izango da mintzaldi hau.

Ekimen nagusiak, ordea, asteazkenean eta ostegunean izango dira San Nikolas plazan (ikusi egitarau osoa agendan)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun