Espetxean dago Jabier Gallaga

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 21:37

Frantzian zigorra bete ondoren, Fresnesko espetxetik Madrilera eraman zuten atzo Xabier Gallaga euskal presoa, eta han Espainiako Poliziaren esku utzi ostean, kartzelatzea erabaki zuen Teresa Palacios Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. 1997an atxilotu zuten Gallaga, Bretainian, ETAko kide zela egotzita, eta 1999an epaitu zutenetik Mureten izan dute preso.

Polizia iturriek adierazitakoaren arabera, Barajaseko aeroportura (Madril) heldu bezain laster, Auzitegi Nazionalera eraman zuen Gallaga poliziak. Bertan, kartxelaratzea erabaki zuen Teresa Palacios epaileak, Fernando Burgos fiskalak eskatuta.

1982tik ETAko kide izatea leporatzen dio Espainiako Justiziak, eta 1997an Espainiako Estatutik alde egin zuen arte hainbat atentatutan parte hartu izana: besteak beste, Andaluzia komandoak egindakoekin.

Gaiaren inguruko berriak:

Jabier Gallaga estraditatu dute gaur (2004 Abe 13)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun