Finalerako sarrerak agortu dira jada

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 21:43

Abenduaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, eta sarrerak agortu egin direla esan dute txapelketaren antolatzaileek. Bestalde, gaur Durangoko Kafe Antzokian kazetariekin izan duten hitzorduan, finalerako sailkatuta dauden zortzi bertsolariek finalak sortu duen ikusmina azpimarratu dute. Fredi eta Xabi Paia anai algortarrak, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Igor Muniategi eta Etxahun Lekue dira hilaren 19an finalean izango direnak.

Orain bi urteko txapelketan, aretoak erdi hutsak zirela kantatu behar izan zuten bertsolariek. Aurten berriz, ikusmin handia sortu dela aitortu dute bertsolariek, eta kanporaketa saioetan aretoak jendez gainezka egon baitira, Arrigorriagako Lonbo aretoko kanporatzea kasu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun