Gabonetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 14a, 22:24

Gabon-oporretako goizak ezin hobeto pasatzeko, tailerrak, pailaso ikuskizunak, eta ipuin kontaketak antolatu ditu Barrikako Udal Liburutegiak. Ekitaldiak abenduaren 27an (astelehena) hasiko dira. Egun horretan, 11:00etatik 14:00etara, "Garapen Jasangarriaren" gaineko tailerrak eta panel informatiboak izango dira, heldu zein umeentzat, liburutegian bertan. UK 21, Ihobe eta Eusko Jaurlaritza dira antolatzaileak.

Abenduaren 28an (asteartea) "Marilurek 5.722.630 ipun dakizki" ipuin kontaketa izango da 12:00etan, aipatu toki berean. Hurrengo egunean, berriz, "Monda Lironda" pailaso ikuskizunarekin oso ondo pasatzeko aukera izango dute txikienek, Apika taldearen eskutik. Azkenik, abenduaren 30ean (osteguna) Bea eta Cesar ipuin kontalari eta marrazkilariak izango dira, ipuinak entzun eta marrazkiak nola egiten diren erakusteko.

Beste alde batetik, abenduaren 17an, Sopelako Urko Polikiroldegian "Olentzero nik nahi nuke" antzerki emanaldia ikusteko sarrerak daude dagoeneko Barrikako Liburutegian. Gainera, aipatu egunean eta hurrengoan Olentzeroaren tailerrak izango dira.

Ikusi ekitaldi guztiak agendan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun