Udaltzaingoaren komisaria berriztatzeko Udala egiten ari den "zarrastelkeria" kritikatu du Getxoko PPk. Prentsa ohar baten bidez, Marisa Arrue popularren bozeramaleak atzo azaldu zuenez, orain bi urte ere polizi-etxea eraberritzeko lanak burutu ziren "legedi berrira egokitzeko asmoz". "Ziega berriak egin ziren orduan, baina ez dira erabili lehen aipatu araudia ez zelako martxan jarri", dio zinegotziak. Bi urteren buruan berriro ere lanak egitea ez ezik, tokiko erakundearen "aurreikuspen falta" ere gaitzetsi du Arruek. Esandakoaren arabera, "112.000 eurotan aterako dira obrak, 2004ko aurrekontuetan aurreikusita zegoen 87.000 euroak baino askoz gehiago".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!