Aurrekoa nahikoa ez balitz, eskola-umeek, besteak beste, hizkuntza eta geografia alorretan duten ezagutza baloratzeko omen zen abenduaren 11 eta 12an Bilboko Euskalduna Jauregian "final handia" izan zuen txapelketaren helburua. Epamahaia ez zuten ba prentsa oharra idatzi zutenekin osatuko.
"Interneten erabilera pedagogikoa sustatzeko" lehiaketan "Sopelana", "Laguardia", Barakaldo, "Urniete", Getxo, Erandio, "Ortuella", "Escoriatza", "Astravudua", "San Sebastián" eta Bilbaoko (Bilbo zein Bilbao onartu du Euskaltzaindiak) 13 ikastetxeetako ikasleak parte hartu zuten, bi kategoriatan: haur eta kadete. Telefonicakoek esanetan, Euskal Herriko 103 ikastetxe ordezkatzen zituzten, EAEko hezkuntza zentroak baino parte hartu ez zuten arren.
Telefonicaren prentsa oharra ikusi