"Zallako amama" ezizenarekin ezaguna zen Carolina Renobalesek hiru mende ezberdinetan bizi izateko aukera izan zuen. EAEko pertsonarik edadetuena zela ere esaten zuten askok. Bere osasun egoera nahiko ona zela esan daiteke. Hala ere, erdi txantxetan esaten zuenez, urteek ez dute barkatzen. Hileta elizkizunak 19:30ean egingo dizkiote gaur Zallako San Miguel elizan.
Informazio gehiago gaiaren inguruan erderaz:
La amama de Euskadi, Carolina Renobales, fallece a los 106 años - Izaronews
Carolina Renobales Mollinedo Getxo udalerriko pertsonarik zaharrena hil egin zen atzo 19:30ak aldera, German semearen Areetako etxean, 106 urte zituela. Jaiotzez Artzentalezekoa, emagina izan zen Zallan 40 urtez, eta guztira 2.500 ume ekarri zituen mundura. Zazpi seme-alaba, zazpi iloba, hamaika biloba eta herenilobak ere bazituen. (Argazkian, 2003ko abuztuaren 29an 105 urte betetzerakoan, Iñaki Urkiza zinegotziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Marta Barcoren bisita jaso zueneko unea)