Batetik poztu egiten gara, EHE bezalako taldeak burutu duten ibilbideak ekarri dituen ekarpen garrantzitsuengatik, baina bestetik nerabe gara euskarak 25 urte geroago sofritzen duen egoera dela eta.
Euskarak, status ofiziala izan behar du Euskal Herria osatzen duten lurralde guztietan, baina halere badakigu irizpide legalen baitan ez dela euskararen osasuna hobetuko. Horregatik, bat egiten dugu Euskal Herrian Euskarazen lanarekin eta dei egiten dugu abenduaren 18rako Iruñeako Anaitasunan antolatu duten ekitaldira.
Euskararik gabe, ez dago Euskal Herririk. 25 urte eta gero ... Euskal Herrian Euskaraz!
Besterik gabe, bertan ikusiko garelakoan.
Euskal Herrian 2004ko abenduaren 16ean
Bai Euskal Herriari
e-posta: baieuskalherriari@euskalerria.org