Urtero bezala, irteeratik metro gutxira helduko da estropadako unerik ikasgarriena: itsasontziak, bela guztiak luze-luze eginda, Bizkaiko Zubiaren azpitik igaroko dira. Une hori argazkiak ateratzeko aprobetxatzen dute ibaiaren alde bietan bildutakoek. Zubi esekia atzean utzi ondoren, Abra barnean ibiliko dira gurutzontziek, triangelu itxurako ibilbidea egiteko.
Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club taldeak antolatzen duen estropada egutegi oparoari amaiera ematen dion lasterketan 500 estropadagile inguru elkartuko direla espero da. Larunbatekoa amaitu eta gero, ohikoa denez, Maritimoko instalazioetan indaba-jana egongo da, eta ondoren, Abran eginiko hainbat estropadetako sariak banatuko dira. Besteak beste, Ahate-eme saria emango diote denboraldian akatsik handienak egin dituenari, eta partaide onenari, berriz, Oilarra saria.