Urteko boluntarioen sariak banatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 16a, 10:52

Irantzu Gorostizaga Sagasti Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Bizkaia Elkarteko (Asebi) laguntzailea eta Laringektomizatuen Bizkaiko Elkartea jaso dituzte, hurrenez hurren, 2004 urteko boluntarioari eta boluntario-elkarteari sariak Getxoko Boluntarioen XI. Topaketetan. Salbuespen gisa, Iñaki del Rio Gardoni hilondoko sari berezia eman zaio, Algortako Gaztetasuna aisialdi taldeak proposatuta. (Argazkian, ezkerretik eskuinera, Laringektomizatuen Bizkaiko Elkarteko ordezkariak, Irantzu Gorostizaga eta Iñaki del Rioren gurasoak).

Iñaki del Rio orain dela bi urte hil zen, 22 urte zituela, laneko istripu batean, arriskutan zegoen lankide bati laguntzerakoan. Algortako Kultur Etxean, Villamonten, atzo egindako ekitaldi hunkigarrian, bere gurasoek jaso zuten saria topaketetara etorri ziren pertsona guztien txaloen artean, Iñaki Zarraoa alkatearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun