Garapen Lankidetzarako Arloaren barruan, hondamendiek, izurriteek, gerrek eta abarrek sortutako kalteak arintzeko izaten dira larrialdiko dirulaguntzak.
Ezohizko dirulaguntzak
Ezohizko dirulaguntzen atalean, 15.000 euro emango dizkiete Algortako Trinitarioei entzumen urritasuna duen Kolonbiako neskato bati ebakuntza egiteko eta beste 550 euro Errusiako haurrak oporraldietan ekartzen dituen Bikarte Elkarteari, bere egunean haur bat ekarri baina dirulaguntza eskatu ez zuen familia baten eskaerari erantzuteko.
Mota honetako laguntzak Garapen Lankidetzarako Arloak normalean aurrera eramaten dituen jokaeretatik kanpoko ekitaldetarako izaten dira.