Sistema berriari esker, bi argiztapen sistema mota berrik ordezkatuko dituzte egungo argi puntuak. Horrela, 10 metrotako altuerara, 250 watio potentziako argi proiektagailuek hondartza ondoko ibiltokia argiztatuko dute. Bestalde, hondartza, itsasautsia eta haitzak argiztatzeko, 2000 watio potentziakoak jarriko dituzte 13 metrotako altuerara. Iñaki Zarraoa alkateak esan duenez, "argiztapen berriak inguruko fauna eta flora errespetatuko du, Sopelako eta Biarritzeko hondartzetan eta euskal kostaldeko beste toki batzuetan egin bezala".
Arrigunagako ibiltokia, hondartza eta haitzarteak argiztatuko dituzte (2004 Urr 17)