Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Itzubaltzetaren desalojoaren ondorioz zazpi gaztek auzitegira joan beharko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 16a, 20:54

Irailaren 27an izan zen Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxearen desalojoan herriko lau gazte barruan itxi ziren horren defentsan eta kalean beste hainbatek kontzentrazioa egin zuten. Ertzaintzak horiei eraso ostean, zazpi gaztek epaitegira joan beharko dute hurrengo astelehenean. Hori guztia salatzeko, datorren asteartean bideo emanaldia egongo da Xake enparantzan, 20:00etan. Asteazkenean, berriz, manifestazioa egingo da Itzubaltzetan ordu berean.

Komunikatua

Pasa den irailaren 27an Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoa izan zen. Hau defendatzeko, herriko lau gazte barruan itxi ziren eta beste hainbatek kanpoan modu baketsuan kontzentrazioa egin genuen. Ertzainek modu bortitzean eraso gintuzten.

Gure hitza isilarazteko beraiek indarra erabili zuten, beraiek erabili zuten neurriz kanpoko biolentzia, beraiek iraindu eta zauritu gintuzten. Eta orain, herriko zazpi gazte salatzen dituzte kalte, irain eta desobedientzia delituengatik.

Gazte hauek abenduaren 21 eta 22 artean deklaratzera joan beharko dira, orain erasotuak erasotzaile moduan agertarazi nahi dituzte. Baina guk ondo dakigu nortzuk izan ziren benetako gaizkileak, Ertzaintza eta euren nagusiak, noski! Beraz, epaitegira Zarraoa, Balza, Ibarretxe eta beraien morroiak joan beharko lirateke eta ez gure lagunak.

Guk gazteok, aspalditik dakigu beraien indarkeriaren aurrean ez dugula inolako laguntzarik, eta babesik gabeko egoera larri batean aurkitzen garela. Beraiek gu jipoitu eta gainera gu errudun izan behar, hau ez dauka inolako zentzurik. Aski da, bukatu behingoz zuen muntai polizial eta judizialekin!

Guzti hau gure Getxo tolerante eta politean gertatzen da, eta dakigunez, ez da gertatzen den lehenengo aldia. Badirudi Zarraoa gure alkate jaunak baduela gaztetxe eta gazte mugimenduaren aurka joateko estrategia, eta indarkeriarena da hori, legeek eta epaileek babesten dutena hain zuzen ere.
Gazteriaren aurkako eraso eta sasiepaiketa hauen aurrean, gure gaitzespena zabaldu beharrean gaude, herriri zuen joko zikinaren berri izateko.

Orain salatu eta ziur aski epaituko dituzten zazpi gazte hauek, gazte mugimenduak eta gaztetxeak kriminalizatzeko estrategia ziztrin baten ondorioa baino ez da. Gaur Erromoko zazpi gazte hauek izan dira, bihar zu zeu izan zaitezke, Horregatik, gure ustez, epaiketa hauetan ez dituzte soilik gazte hauek epaitzen, gazteria osoa epaitzen ari dira. Horregatik, gogor salatu behar dugu gure herrian gertatzen ari den egoera larria. Horregatik ozen esan behar dizuegu uzteko pakean gazteria!!

Elkartu eta beste modu batera pentsatzera ausartzen garenok bidetik ezabatu nahi gaituzue.

Horrenbeste beldurtzen zaituzte antolatzeko eta egiteko gure moduak?

Bestela zergatik kontrolatu nahi gaituzue?

Gure delitu bakarra burujabe eta aske izateko nahia da. Hain larria al da?

Horregatik atxilotuko gaituzue? Gure proiektuak aurrera eramanez ez diogu inori kalte egiten, zuei boterean zaudetenoi baino ez! Horregatik argi esan behar dizuegu guk geurean jarraituko dugula gure kaxa antolatuz, gure proiektuak aurrera eramanez eta zuen zikinkeria eta maltzurkeria salatzen jarraituz.

Argi eta ondo entzun boterean zaudeten guzti horiek, baita Zarraoa zuk zeuk ere, hau mintzen baldin bazaituzte ondo egiten ari garenaren seinale da!!

GORA ERROMOKO GAZTEAK GORA ITZUBALTZETA GAZTETXEA!!

e-mail: erromokogaztetxea@euskalerria.org


Informazio gehiago gai hauen inguruan:

Itzubaltzetako gazteria harro! (2004 Abe 14)

Okupazioaren aldeko eguna ospatuko da larunbat honetan - (2004 Aza 09)

Gazteriak badauka biltzeko tokia: Itzubaltzeta Gaztetxea - Inazio Etxebarria 'Guzurti' - (2004 Aza 07)

Okupazioak eragozteko "ezer gutxi" egitea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk - (2004 Urr 07)

Itzubaltzeta gaztetxe berria zabaldu zuten larunbatean - (2004 Urr 04)

Auzoa irauliz, gaztetxearen defentsan dihardu gazteriak - Itziar Zunzunegi / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Urr 02)

"Agintekeria eta itxikeriaren" aurrean, ilusioz aurrera jarraitzeko animatu ditu gazteak Getxo Biziak - (2004 Urr 01)

Love and hate (Itzubaltzeta gaztetxeko jendeari) - Unai Garate / gidoigilea - (2004 Ira 30)

Itzubaltzeta inoiz baino biziago - Unai Gorozika / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Ira 29)

Itzubaltzetako gazteen aurkako bortizkeria salatu du Askatasunak - (2004 Ira 29)

Algortan zein Areetan izandako istiluak Itzubaltzetako gazteei egotzi die Getxoko Udaltzaingoak - (2004 Ira 28)

Hedabideek arreta handia eskaini diote Itzubaltzeta gaztetxearen husteari - (2004 Ira 28)

Erromok gaztetxea aldarrikatu du kalean - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxekoen oharra - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxea botatzen ari dira - (2004 Ira 27)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun