Ikerketan osasun-adituek biktimari egindako probetan merkurio maila handia aurkitu zioten, gizakia hiltzeko adinakoa, polizia iturrien arabera. Pozoia etenik gabe ematen omen zioten, apurka-apurka. Azterketa horiek egin eta gero, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten biktima.
Lehen emaitzak ikusita, Ertzaintzak emakumearen alaba atxilotu zuen, ama hiltzen saiatzea leporatuta. Familiako beste zerbitzarietako bat ere atzeman zuten, baina deklaratu ondoren aske geratu zen. Getxoko Epaitegian deklarazioa hartu eta gero, emakumearen alaba Langraizeko espetxean sartzeko agindua eman zuen epaileak.