Gabonetarako 130 autoentzako aparkalekua zabalduko dute Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 17a, 22:13

Erandioko Udalak aparkaleku publiko berria irekiko du Gabonetan Astrabuduan. Iturrimingo kaleko orube batean dago kokatua, Ignacio Aldekoa ikastetxe publikoaren ondoan, hirigunean bertan. Aparkaleku falta da herritarrek auzoan duten arazorik larrienetakoa eta arazo hori arintzen lagunduko du lehen behin-behinekoz erabiltzen zen gunea, udal arduradunek azaldu dutenez.

Orubea egokitzeko lanak hilabetez luzatu dira eta eremu honetan egin diren bi etxebizitza eraikitzeko lanen barruan garatu da proiektua. Egokitutako 130 aparkaleku plaza horietatik lau elbarrituentzat dira. Plaza horiek oinezkoentzako sarbideetatik hurbil kokatuko dira.

Proiektu honen barruan ingurua ere urbanizatuko da eta pasealeku txiki bat, berdeguneak eta haurrentzako jolaslekua ere egingo dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun