Gaiaren inguruko berriak:
KZgunea zabaldu dute Astrabuduan (2004 Aza 24)
Astrabuduko herritarrek pozik hartu dute azaroaren amaieran auzoan irekitako KZgunea, udal arduradunek azaldutakoaren arabera. Abenduan programatutako 20 orduko ikastaroetako plaza guztiak bete dira eta, gainera, itxarote zerrendarako izena eman du jendeak, urtarrilean ikastaroak egiteko. Prestakuntza eremu horrez gain, "nabigazio eremua" ere badu KZguneak, nahi duten herritar guztiek erabiltzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!