Astelehenean hasiko da Arkaitz Goikoetxearen aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 17a, 23:00

Abenduaren 20, 21 eta 22an izango da, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Arkaitz Goikoetxea eta beste sei gazte bizkaitarren aurkako epaiketa. 2001eko abuztuaren 5ean Portugaleten izan ziren kale istiluetan kalez jantzitako ertzainen auto bat erasotzea leporatzen diete eta 31 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak bakoitzarentzat. Eraso horren ondorioz bi polizia agente zaurituak suertatu ziren, horietako bat larri.

Nahiz eta joan den asteko oihu@ agerkari elektronikoan epaiketa zeukaten gazteak sei zirela aipatu, Madrilen deklaratu beharko dutenak zazpi direla konfirmatu dute azkenik: Barakaldoko Egoitz Koto eta Bittor Franco, Portugaleteko Ander Arrillaga, Santurtziko Aitor Urtasun, Bilboko Sebas Gurtubai, Algortako Arkaitz Goikoetxea eta Trapagako Zigor Blanco. 2002 bukaeran eta 2003 hasieran, Bizkaiko zenbait eskualdetan Ertzaintzak egin sarekaden ondorioz atxilotu eta ordutik preso dauden zazpiak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Atxilotu guztiek torturak salatu zituzten.

Mobilizazioak

Epaiketa salatzeko elkarrateratzea izango da Gurasoak elkarteak deituta abenduaren 20an Bizkaiko Auzitegi Probintzialaren parean, Bilbon, 12:30ean. Egun berean 19:00tan kontzentrazioak izango dira batzokien aurrean ezker abertzaleak deituta. 20:00etan berriz, hitzaldia izango da Barakaldoko ANVko egoitzan.

Asteazkenean Portugaleteko El Solar plazatik manifestazioa abiatuko da 20:00tan.

Uribe Kostan, astelehenean elkarretaratzea egingo da 20:00etan Telletxen, Algortan, eta asteazkenean eskualdeko manifestazioa, 20:30ean toki beretik abiatuta.


Gaiaren inguruko berriak:

Arkaitz Goikoetxeari 31 urteko espetxe zigorra jarri nahi diote (2004 Abe 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun