Aste honetan epaitzen ari dituztenak ere Ertzaintzak "modu basatian" torturatu zitutela salatu eta atxilotuetako batek jasandako torturen testigantza irakurri zuten. Aste honetan epaituzen ari direnek, bai Euskal Herriko gazteek, oro har, jasaten duten "jazarpenaren" arduradun multzo bi izendatu zituzten gazteek. Eusko Jaurlaritzan hirukoa osatzen duten EAJ, EA eta EB-Berdeak batetik, eta PP zein PSOE bestetik.
Gazteen esanetan, hirukoak bidaltzen ditu ertzainak euskal herritarrak atxilotu eta torturatzera. Halaber, zazpi gazte bizkaitarrak "PPren gobernuak atxilotu zituen, eta PSOErenak epaituko ditu". Gauzak horrela, "euren txakurrak lotzeko" eskatu zioten Espainiako Gobernuari. Hori guztia salatzeko, hainbat protesta egingo dira epaiketak irauten duen egunetan.
Gaiaren inguruko berriak:
Astelehenean hasiko da Arkaitz Goikoetxearen aurkako epaiketa (2004 Abe 17)
Arkaitz Goikoetxeari 31 urteko espetxe zigorra jarri nahi diote (2004 Abe 09)