Metro zerbitzu bereziak egongo dira Santo Tomasetarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 20a, 14:03
Metro Bilbaok 61 zerbitzu gehiago eskainiko ditu bihar Santo Tomas eguneko azoka dela eta, konpainiako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Guztira 726 zerbitzu abiaraziko dituzte, ohi baino 61 gehiago, hain zuzen ere. Horrela, trenen maiztasuna 2,5 minutukoa izango da Bilbo barruan (Bolueta-San Inazio) 7:00etatik 20:30era bitartean. Halaber, sareko gainerako noranzkoei dagokionez, trenak 5 minuturo joango dira Bidezabaleraino, 10 minuturo Larrabasterraraino eta 20 minuturo Plentziaraino. Konpainiak adierazi duenez, zerbitzua 23:00etan amaituko da.
Bestalde, Metro Bibaok 280.000 bidaiako kopurua gainditzea espero du; iaz 274.849 joan-etorri zenbatu ziren Santo Tomas egunean, urte horretan egun bakarreko errekorra lortuz. Horrela, Zazpi Kaleak izan zen gehien erabili zen geltokia, 48.179 bidaiarirekin, eta, ondoren, Abando, 33.750 bidaiarirekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun