Berriro ere, indarrak batu dituzte Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk lurraldeko hainbat udalerritan berrituak izan behar diren kirol instalazioetarako edota esparru horretan azpiegitura berriak egin ahal izateko. Belen Greaves Kultura diputatuak azpimarratu duenez, "berebizikoa da aipatu elkarlana, Bizkaian kirol instalazio sare egokia eduki ahal izateko".
Gainera, jakinarazi dutenez, 2004tik aurrera mota guztietako azpiegituretara bideratuko dituzte diru-laguntzak eta egitasmoen kostuari dagokionez ez gutxieneko diru mugarik egongo. Horrela, are errazago izango dute herri txikienek, dagoeneko badauden instalazio eta azpiegituretan ere beharrezkoak diren ekipamenduak jarri ahal izango direlako.