Saharari laguntzeko kanpainarekin bat egin du Berangok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 20a, 22:17
Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuek bizi duten elikagai eskasiari aurre egiteko, Euskadiko Sahararen aldeko elkarteek antolatutako kanpainarekin bat egin du Berangoko Udalak. Besteak beste, azukrea, atuna oliotan, pasta, arroza eta emakumeentzako konpresak dira premia handiagoarekin behar diren gaiak. Egitasmoan parte hartu nahi duten guztiek 2005eko urtarrilaren 12ra arte izango dute aukera, aurretik aipatutako produktuak Santa Ana Kultur Etxera eramanez, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (ostiral arratsaldetan izan ezik)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun