Jose Antonio Agirre 1904ko martxoaren 6an jaio zen Bilbon. 1936ko urriaren 7an lehendakari izendatu zuten eta lehenengo Eusko Jaurlaritza eratu zuen Herri Frontea osatzen zuten alderdietako ordezkariekin: Alderdi Sozialista, Alderdi Komunista, Ezkerra Errepublikanoaren Alderdia, Eusko Abertzale Ekintza (EAE) eta Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ).
Kirolari handia izan zen, eta arraunean, pilotan eta, bereziki, futbolan aritu zen. Horrela, lau denboralditan jokatu zuen Athleticen, 1922tik 1926ra bitartean, alegia.
Horretaz gain, Getxo udalerriko alkate izan zen.