"Spiderman"
Komikietako superheroi nagusietako bat lehenengoz iritsi da Europara efektu berezi liluragarriekin grabitatearen legeari erronka egiten dion akzio bizkorreko ikuskizun batean. "Spiderman" lanak Peter Parkerren istorio magikoa kontatzen du. Parker armiarma erradioaktibo baten hozkada jasoko duen ikasle lotsati bat da. Une horretatik aurrera, bere bizitza erabat aldatuko da: Horma garaiak eskalatu, jauzi handiak egin eta armiarma-sareak zehaztasun handiz jaurtitzeko ahalmena emango dioten superbotere araknidoak izango ditu.
Jaso dituen botereak gaizkiaren aurka borrokatzeko erabiltzea erabakiko du Parkerrek, Iratxo Berdearen aurka, alegia. Poliziaren, hiritarren eta bere ikasketa-kide Mary Jane Watsonen begirunea lortuko du horrela.
Orotara, 11 artistek hartzen dute parte Spiderman lanean, eta horien artean aktoreak, akrobatak eta espezialistak daude. Familia giroko ikusleentzako lan bat da, bereziki gazteenentzat egina.
Esan bezala, urtarrilaren 2an (igandea), Berangoetatik irtengo da autobusa 15:00etan, itzulera 19:00ak aldera egiteko. Salneurria 12 eurokoa da Gaxtkideentzat eta 15 eurokoa Gaxtkide ez direnentzat.
"Queen, we will rock you"
Brian May eta Roger Taylor Queenen kideen arabera, Jim Beach taldeko managerra ziur egon zen beti euren musika musikal batera egokituko zela, eta saiatu beharreko gauza zela uste izan zuen beti
"Uste dugu horren arrazoia dela izaera konkistatzailea dugulako. Erronkak gustatzen zaizkigu. Gure musika lehen egon ez garen lekuetara eramate gustatzen zaigu
Besteak beste, egon gara Argentinan, Perún, Txilen, Budapesten
" diote. Oraingoan antzerkia da.
Hasiera batean ideia gustatu ez zitzaien arren, hain zuzen musikal zaleak ez direlako, Beachek hainbat urtetan mantendu zuen ikuskeraren aldeko apustua egitea erabaki zuten, "aurrean guretzat guztiz berria den sormen-arlo bat genuela
" zeukatela uste zutelako. "Erronka saiatzea zen, eta guk geuk egitea", aitortzen dute Queenekoek.
"Ez da rock kontzertua: hori egina dugu, hori da gure jatorria. Ez da ohizko musikala, gure delako. Eta gu oso inguru ezberdin batetik gatoz
Egiten ari garena, bien ezaugarriak ditu
" diote Brian May eta Roger Taylor taldekideek.
Aipatu ikuskizunera joateko, Berangoko kultur etxeetan daude sarrerak, 18 euroko salneurrian. Emanaldia urtarrilaren 4ean (asteartea) da, esan bezala, 20:00etan.
Zine emanaldiak
Zinea ere eskainiko da Gabonetan zehar Berangoetako Kultur Etxeko eginkizun aretoan:
- "Kill Bill I" (abenduak 28, asteartea)
- "Kill Bill II" (abenduak 29, asteazkena)
- "Bowling for Columbine" (abenduak 30, osteguna)
- "Traffic" (urtarrilak 3, astelehena)
- "Trainspotting" (urtarrilak 4, osteguna)
- "Miedo y asco en Las Vegas" (urtarrilak 5, ostirala)
Salneurria euro batekoa da pelikula bakoitzeko eta aste osoko pelikulak ikusiz gero asteko azken pelikula doan izango da. Gainera pelikularen ostean foruma egiten saiatuko dira.
Informazio gehiago nahi izan ezkero:
- Berangoeta: 94 668 21 43
- Santa Ana: 94 668 11 79