Getxoko toponimoen CDaren diseinua abian da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 21a, 13:06
Udalerriko toponimia batuko duen euskarazko CDaren diseinua esleitu du 24.239 eurotan Getxoko Udalak. Zazpi leku esanguratsuen gaineko hainbat ibilbide eta bost joko elkarreragile jaso eta bi atal izango ditu: bata nagusientzat, eta bestea haurrentzat. Bere egunean udalerriko toponimoen ikerketa egiteko eman zen bekaren lanetik sortutako materiala oinarritzat hartuz, Udalak aurten argitaratutako 1.200 sarreretik gorako liburuari eta azterlanaren gai berezienak batzen dituen mapari gehituko zaizkio euskarri berriak.
Gaiaren inguruko berriak:

Herriko hainbat ibilbide eta jokoak batuko ditu CDan Getxoko Udalak (2004 Urr 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun