Bihartik urtarrilaren 5era, txikienek Getxolandian gozatu ahal izango dituzte Gabon-jaietako oporrak. Gainera, 19. urteurrena ospatuko du aurten. Hamaika jolas izango dira eta horiez gain, tailerrak eta ludoteka. Areetako Xake plazan instalaturiko 2.500 metro koadroko karpan kokatu dute parkea, metroko sarreraren ondoan. Sarrera 3 eurokoa izango da eta horrekin haurrek sei bidai egin ahal izango dituzte (0,50 euro bidaiako). Ohikoa denez, haurrak laguntzen doazenek ez dute sarrerarik ordaindu beharko jolasgunean sartzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!