ACMVNk (Asociación de Cancer de Mama de Vizcaia) egindako ikerkuntzak sustantzia horren balore terapeutikoa agerian utzi zuen. Alderdi askok baietza eman zuten, baina hirukoak ez du erantzunik eman oraindik, eta PPk ezetza eman du. Zergatik ezetza eman? Denok dakigu planteamendu berriek beldurra eman ahal digutela, eta batzutan, aldaketak txarrerako direla; baina, era berean, badakigu aldaketa barik ez dagoela hobetzerik.
Gaixo askok kalamua erabiltzen dute jada, nahiz eta jakin legearen kontra doazela. Hala ere, erabiltzen jarraitzen dute, jasangaitza den gaixotasuna jasangarria izan dadin.
Egia da legeztatzea arriskutsua izan daitekeela, edonork hasi baitaiteke kontsumitzen, baina orain ere edonork eros dezake, eta, medikuen kontrolpean egonda, zergatik ez gara saiatzen gaixo hauen sufrimendua jasangarriagoa egiten?
Espero dut alderdiak ados jartzea eta guztiak batera Osasun Ministerioa konbentzitzea, Gabonak baitira eta guztiok merezi baitugu alaitasun pixka bat.
Gabon onak pasa eta URTE BERRI ON!!!!