Kilometroak 2005: webgune berria plazara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 22a, 15:21
Gabonetarako opari berezia daukagu: Kilometroetako webgunea. Diseinu aldetik bizia eta gaztea da. Edukiei dagokienez, hiru atal nagusi ditu: ekintzak, berriak eta elkarrizketak. Apustu erabakigarria egin ondoren, aurrerantzean, www.kilometroak.com helbidean egongo da gure on line txokoa.
Diseinu aldetik bizia eta gaztea da eta hiru atal nagusi izango ditu:

- Ekintzak,
- berriak
- elkarrizketak.

Zutabe hauetan Kilometroen inguruan gertatzen den guztiaren berri eta ele-mele eta txutxu-mutxu guztiak aurkituko dituzu. Gaurkotze lanaz Kanpo-komunikazioa azpitaldekoak arduratuko dira.

Denda birtuala laster

Laster laugarren ezohiko denda edukiko dugu. Lehen aldiz Kilometroen historian dendatxo bat izango da Interneten. Hala, kaleko dendetara joan gabe, etxetik bertatik eskuratu ahal izango dituzu Kilometroak05-eko arropak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Etxebeste anaiei hain modu bikainean proiektua gauzatzeagatik eta Mondragon Conet enpresari eskuzabaltasun osoz gure web gunea euren zerbitzarian jaso eta gordetzeagatik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun