Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Klinika Odontologikoak doako azterketa egingo die Leioako campusean Euskadira etorritako ume errusiar batzuri, unibertsitateko iturriek prentsa-ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Gallartako Bikarte elkartea Klinika Odontologikoarekin jarri zen harremanetan umeen hortzak ikusteko. Guztira lau ume joango dira aipatu klinikara eta bi txandatan banatuko dira: lehenengoan txikienak eta, ondoren, besteak. Azalpen guztiak uler ditzaten, bost eta bederatzi urte bitarteko ume hauek gurasoekin, begiraleekin eta itzultzaileekin joango dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!