Getxoko udaleko lan eskaintza publikoaren aurkako errekurtsoa aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 23a, 15:40

Getxoko udalak indarrean daukan 2002. urteko lan eskaintza publikoa denboran luzatuko da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak aurkeztu duen administrazioarekiko auzietako errekurtsoa dela medio. Getxoko udalak prentsaren bidez jakinarazi duenez, helegitea "EAEko Justicia (sic) Auzitegi Nagusian" jarri dute "98 2650/03-3 Legearen Prozedura Arruntean".

Aipatutako prozeduran, Getxoko udalak 2002. urteko lan eskaintza publikoa onartu zuen, tartean udaltzaingoko agenteen hamalau plaza eta hizkuntza normalkuntzarako teknikarien bi plaza hautatzeko deaialdiak zeudela.

Udalak 98 2650/03-3 espedientean interesatuta dauden guztiei prozedura horretan aurkezteko bederatzi eguneko epea daukatela jakinarazi die.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun