Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Babes zabala jaso dute Itzubaltzeta gaztetxearen desalojoaren ondorioz deklaratzera joan direnek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 23a, 21:31

Asteartean pasa ziren epailearen aurretik Itzubaltzeta / Erromoko gaztetxea desalojatu zuten egunean identifikatu zituztenetako lehenengoak. Besteak atzo pasa ziren, zazpi orotara. Guztiei babesa emateko atzo goizean manifestazioa izan zen Areetako Xake plazatik epaitegira.

Ehun pertsona inguru bildu ziren atzo Areetako Xake plazatik irten zen manifestazioan. Gaztesareak jakinarazitakoaren arabera, hainbat ekintza burutu ziren, ikusgarriena gaztetxea zenaren alboan dagoen garabitik pankarta eskegitzea, bertara lau pertsona igo ziren bengalekin. Gaztetxea zenean ere ke-poteak eta pankarta bat ipini zituzten. Manifestazioa Areeta eta Erromoko kaleetatik ibili zen okupazioaren aldeko, eta EAJren eta epaiketen kontrako oihuen artean. Amaitutakoan, Erromoko eleizan, gaztetxearen desalojoaren momentuak gogoratzen zituen bideoa proiektatu zen, eta azkenean Itzubaltzeta gaztetxearen komunikatua irakurri zen.


Gaiaren inguruko berriak:

Itzubaltzetako gazteria harro! (2004 Abe 14)

Okupazioaren aldeko eguna ospatuko da larunbat honetan - (2004 Aza 09)

Gazteriak badauka biltzeko tokia: Itzubaltzeta Gaztetxea - Inazio Etxebarria 'Guzurti' - (2004 Aza 07)

Okupazioak eragozteko "ezer gutxi" egitea egotzi dio Zarraoari Getxoko PPk - (2004 Urr 07)

Itzubaltzeta gaztetxe berria zabaldu zuten larunbatean - (2004 Urr 04)

Auzoa irauliz, gaztetxearen defentsan dihardu gazteriak - Itziar Zunzunegi / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Urr 02)

"Agintekeria eta itxikeriaren" aurrean, ilusioz aurrera jarraitzeko animatu ditu gazteak Getxo Biziak - (2004 Urr 01)

Love and hate (Itzubaltzeta gaztetxeko jendeari) - Unai Garate / gidoigilea - (2004 Ira 30)

Itzubaltzeta inoiz baino biziago - Unai Gorozika / Itzubaltzeta gaztetxeko kidea - (2004 Ira 29)

Itzubaltzetako gazteen aurkako bortizkeria salatu du Askatasunak - (2004 Ira 29)

Algortan zein Areetan izandako istiluak Itzubaltzetako gazteei egotzi die Getxoko Udaltzaingoak - (2004 Ira 28)

Hedabideek arreta handia eskaini diote Itzubaltzeta gaztetxearen husteari - (2004 Ira 28)

Erromok gaztetxea aldarrikatu du kalean - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxekoen oharra - (2004 Ira 27)

Itzubaltzeta gaztetxea botatzen ari dira - (2004 Ira 27)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun