Garraioekin adi ibili beharko dute Eguberri afarira garaiz heldu nahi dutenek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 24a, 12:03
Garraiobide publikoek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte egun hauetan. Metro Bilbaori dagokionez, gaur, Plentziara doan azken trena 21:05ean aterako da Boluetako nasatik eta 20:20an, aurkako bidean. Bihar, berriz, Plentziarako lehen trena 11:05ean abiatuko da Boluetatik (Plentzia-Bolueta 11:00etan). Bizkaibuseko autobus-zerbitzuak eskaintzen dituen TCSA enpresak, bestalde, gaur 20:30etik aurrera zerbitzurik izango ez dela iragarri du. Bihar 9:00etan hasiko da zerbitzua.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun