Hamabostekariak, besteak beste, honako hauek ditu gairik garrantzitsuenak:
- Leioako campusari buruzko erreportajea.
- Estatu espainiarrez kanpotik heldutako getxoztar berriak, Txelu Angoitiaren argazkiak.
- Txema Ramirez de la Piscina kazetariarekin elkarrizketa.
- San Andres eguna Barrikan.
- Eleizpe eskaut taldea 1983an.
Gainera, UKko lantaldeak datorren zenbakirako ("urtarrilaren akabuan" aterako dena) hainbat aldaketa iragarri du.
Aldizkaria oraindik ez baduzu jasotzen, Boluntzarreta elkartearengana jo baino ez duzu egin behar:
uk@aldizkaria.biz