Hilabeteko azken ostiralean euskal presoen aldeko mobilizazioak deitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 27a, 22:18

Hilabeteko azken ostiralero legez, elkarretaratzeak egingo dira euskal preso politikoen eta senitarteko eta lagunen eskubideen defentsan Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburuetan. "Denon artean euskal presoak Euskal Herrira" lelopean, Etxerat elkarteak deituta, Uribe Kosta eskualdean hainbat dira hitzorduak.

- Leioa: Boulevardean.
- Areeta: Xake enparantzan.
- Algorta: Telletxen, ondoren triki-bertso-poteoa.
- Berango: Gudari Enparantzan.
- Sopela: Udaletxeko plazan.
- Lemoiz: Armintzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun