Otsailean abiatuko da Sahararako karabana

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 27a, 22:29

Euskadiko Sahararen aldeko elkarteek saharaui errefuxiatuen kanpamenduetara janariak bidaltzeko karabana bateratua antolatzen ari dira. Otsailean abiatuko da, Euskadin bildutako atun latak, azukrea eta emakumeentzako konpresak eramateko. Aurretik, karabana betetzeko janariak batzen ari gara herririk herri.

Gure herriotan karabanarako bilketa tokiak hauexek izango dira:

-Gorlizko Kultur Etxea.
-Armintzako Kultur Etxea.
-Urdulizko udaletxea.

Karabanari buruzko askoz informazio gehiago webgunean: http://www.gorliz.org/sahara

Uribe Kostako beste herri batzuetan ere batzen ari dira janariak. Berangoko udaletxean eta Sahararen aldeko Getxoko Atfal Elkartea hainbat tokitan batzen ari da: http://www.atfalgetxo.org

Urte berri on!

Gorliz-Sahara elkartasun taldea
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun