Musika eta copileftaren inguruko hitzaldia gaur Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 28a, 11:58

Musika eta copylefta hizpide hartu dituzte Itzubaltzeta gaztetxean. Gabonetako egunak aprobetxatuz, eztabaida interesgarri honi eutsi nahi izan diote Getxoko Hacklab elkarteko kideek. Jose A. Del Moral (Abokatua), Niko (MCDen izanda ta orain Motorsexen) eta Xabier Barandiaran (Metabolik+Sindominio) arituko dira eztabaidan. Arratsaldeko zazpi t'erdietan izango da solasaldia.

Joan nahi duenak, eta gaztetxea non dagoen ez dakienak, hona hemen bere helbidea: Itzubaltzeta Gaztetxea, Errekagane 1-5 Itzubaltzeta / Erromo.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun