Indiako emakumeentzako bost etxe egiteko dirua batzen ari dira Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 28a, 19:22

Anantapur eskualdean (India hegoaldean) emakume minusbaliatuentzako bost etxebizitza egiteko ekimenean parte hartzen ari da Berangoko Udala, aipatu herrialdean horiek bizi duten egoera txarra arintzeko asmoz. Izan ere, egitasmoko arduradunek adierazi dutenez, bigarren mailako herritartzat hartzen dituzte emakumeak Indian eta hezkuntzarako eskubiderik ere ez daukate.

Kanpainian laguntzeko herriko etxe guztietara bidali den txartelarekin Berangoetako Kultur Etxera joatea besterik ez dago eta bertan euro bat eman. Trukean Berango 21 egitasmoko logotipoa daukan aterkia oparituko zaie laguntzen dutenei.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun