Imanol Garai azaldutakoaren arabera, udaberrirako "errealitatea" izango da TAO sistema. Hain zuzen ere, udalerriko zein zonaldetan jarri erabakitzeko azterketa egiten ari dira gaur egun.
Garabia, errotondak eta oinezkoentzako guneak
Aipatu neurria beste batzuekin batera jarriko dute martxan. Herrian sortzen diren auto pilaketak saihesteko, maiatzetik aurrera garabi zerbitzua jartzeko asmoa du Sopelako Udalak.
Horrekin batera, Atxabiribilerako sarbideak hobetuko dituzte. Hondartzaren goiko aldean dagoen aparkalekurako sarreran errotonda egingo dute Larrabasterra eta Sopelako metro geltokiak eta areatzak lotzen dituzten autobusak bira egin ahal izan dezaten. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Publikoetarako Sailarekin hitzarmena sinatu dute duela gutxi. Gainera, bertan sarbide berria egingo dute oinezkoentzat dagoen aldapa arintzeko.
Gaiaren inguruko berriak:
Udaberrian garabia jarriko dute Sopelan (2004 Aza 24)
Manene-Atxabiribil inguruan aparkalekua egingo dute (2004 Urr 27)
Oinezkoen gunea egingo dute Atxabiribil inguruan (2004 Urr 21)
Arrietara inguruetara kotxeak sartzeko debekua mantenduko dute (2004 Ira 20)
Hondartzan aparkatzeagatik denboraren arabera ordaintzea aztertuko du Sopelako Udalak (2004 Uzt 21)
Sopelako hondartzako langak tirabirak piztu ditu Udalaren eta ostalarien artean (2004 Eka 18)
Barinatxe hondartzako parkingak bost euroko prezioa edukiko du bihartik aurrera (2004 Eka 11)