Terrorismoaren Biktimen Fundazioak lagunduta, Espainiako kazetek azken 30 urtetan argitaratutako argazkien artxibategietako ehun irudi biltzen ditu, "guztiak terrorismoa gaitzat hartzen dutela". Bide batez, "Getxo terrorismoaren aztindua gogorrago jaso duten Espainiako udalerri artean" egoteaz gain, bertan "ETAk hamabost bizilagun erahil" dituela gogoratu nahi izan du PPk.
Hori dela eta, "ahaztu beharrean, modu batean zein besteak terrorismoaren atzaparkada sufritu duten auzokideen oroitzapena bizirik mantendu" behar dutela erakundeek uste dute popularrek. Euren hitzetan, "terrorismoaren biktima guztiak oroitu eta duin egiteko modu bikaina da 'En Pie de Foto' erakusketa".